XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.go PUNTUA.

Beguira zagun, lenengo lecuan, becatariaren irudi bicia dan seme galduaren igues joate eta patu gaiztoco biciera.

Bere aitaren echetic, bere aita maitetsuagandic urrutira igues eguiñ zuen, eta zori-gaitz eta desdicha gucia emendic etorri citzayon, ceren len gozatzen zuen atseguiñ-contentu eta zori on gucia onela galdu zuen, eta, gueyago dana, aita añ ona icustea eta onen zucen-bidera bicitzea.

Gazte onen buruan arguiro beguietaratua dago, Jaungoicoaren escutic aimbeste on, eta bérac alacóac, eta batez ere gracia eta Bérac bere semetzat iduquitzea artu dituelaric, becatu eguiñaz eragozpengabe bicitzeagatic, ceruco bere Aitagandic urrutiratu zan becataria: bada gazte onec bere ondasun guciac ariñquerian eta atseguiñ-contentu loi lizunetan ondatu, eta iru calte edo galera chitezcoac batean artu cituen; Aitagandic urrutiratzea, senipartea ondatzea, eta bere burua arinqueri gucietara ematea.